Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkera
Bikotekideari mehatxu eta eraso egiteagatik, atxilotuta Gasteizen
Bestalde, beste gizonezko bat ere atxilotu dute Gasteizen, urruntze agindua izan eta hala ere bikotekide ohiari kolpeak emateagatik.
Erredakzioa
Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bere biktoekideari eraso egiteagatik eta labain batekin mehatxu egiteagatik.
Gizon bat Ertzaintzaren komisaldegira joan zen lagun baten mezu bat jaso zuela ohartaraziz eta bertan, biktimak, erasotzaileak ez ziola etxetik ateratzen uzten zihoen.
Aranbizkarra auzoko etxebizitzara joan zen berehala Ertzaintza. Txirrina jo baina inork ez zuen ireki, barruan soinua entzuten zuten arren. Azkenean gizonezko batek atea ireki eta etxebizitzako gela batean biktima zegoela ikusi zuten. Gizonezkoak eraso egin ziola berretsi zuen eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen une horretan.
Kolpeak eman zizkion eta lepoan labain bat jarriz mehatxu egin zion erasotzaileak. Gainera, itotzeko asmoaren burko batekin aurpegia estali ziola esan zuen eta erasotzalea konturatu ez zen une batean, mezua bidaltzeko aprobetxatu zuela kontatu zuen.
Bestalde, Ertzaintzak beste gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gasteizen. 21 urteko gaztea, bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Urruntze agindua zuuen, aurretik indarkeria matxista delituak egotzi zikiotelako.