Gizartea -
Zurztasun pentsioa
Gurasoak hil zituen buruko gaixo batek zurztasun pentsioa jasotzen du
Bikotekideak hil eta horren ondoren alarguntza-pentsioak jasotzen dituzten kasuak jakin eta gutxira ezagutarazi da gertaera hau.
Erredakzioa
Beisbol bate batekin bere aita hil eta bere amaren burua telebista batekin zapaldu zuen gizon batek 687 euroko zurztasun pentsioa jasoko du hilero, justiziak ezin baitio hilketarik egotzi momentu horretan erotasun egoera batean zegoela argudiatuz.
Nahiz eta buruko gaitza dela eta Alacanteko espetxeko psikiatrikoan jarraitu, M.G.L inizialak dituen 34 urteko gizonak diru kopuru hori jasotzen jarraituko du Gizarte Segurantzaren eskutik. Ogasun Ministerioaren arabera kasu honek legaltasuna betetzen du, zeren bere ezgaitasun mentala dela eta hilketa deliturik egotzi ez ziotenez, horrelako pentsioak jasotzeko eskubidea izaten jarraitzen du.
Gertaera hau 2009ko urtarrilaren 23an izan zen Valentziako Pare Presentat kaleko 5. zenbakian. Egun horretan, antsietateagatik lanean ez zebilen gizonak 65 urteko bere aita beisbol bate batekin hiltzeraino kolpatu eta 67 urteko amaren burua telebistarekin zapaldu zuen, horri ere hiltzerainoko kolpeak emanez.
Absuelto por enajenación mental
Nahiz eta epaiketan bere autoretza egiaztatu, M.G.L albsolbitua izan zen erotasun salbuespena dela eta. Dena dela, askatasunean egotea debekatu zioten, 20 urtez Alacanteko kartzelako psikiatrikoan egotera behartuz.
Beraien bikotekideak hil eta horren ondoren alarguntza-pentsioak jasotzen dituzten kasuak jakin eta gutxira ezagutarazi da gertaera hau.