Gizartea -
Pilotuen greba
Bilbo-Madril arteko 4 hegaldi bertan behera, pilotuen greba dela eta
Astelehen honetako eta biharko grebaren ondorioz 213 hegaldi geratuko dira bertan behera Estatu osoan.
Erredakzioa
Bilbo-Madril lineako lau hegaldi bertan behera geratuko dira, Iberiako pilotuen greba dela eta. Konpainiaren arabera, erabaki horren ondorioz, 106 hegaldi geldituko dira Estatu osoan aireratu gabe.
EAEren kasuan, Loiutik Barajasera arte 13:45 eta 17:50etan irten beharko liratekeen hegaldiak bertan behera geratu dira. Kontrako norantzan ere, Madrildik Bilborako bidea egin beharko zuten 12:00 eta 16:00etako hegaldiak ere ez dira aireratuko.
Aurtengo martxotik aurrera ibilbide labur zein ertaineko hegaldiak bereganatuko dituen kostu baxuko filial baten sorrera dela eta, aste honetan berrartu dituzte protestak Iberiako pilotuek.
213 hegaldi bertan behera
Astelehen honetako eta biharko grebaren ondorioz 213 hegaldi geratuko dira bertan behera Estatu osoan, aldez aurretik garai hauetarako hitzartuta zeuden hegaldien %35 eta %36 hurrenez hurren.