Gizartea -

Tuterako Epaitegia

Kartzelan sartu dute Valtierrako hilketagatik atxilotutako gizona

Dayan Murillo Blasco 22 urteko gaztea eskopeta tiroz hil zuten Valtierran (Nafarroa) urtarrilaren 8an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako 5. Instrukzio Epaitegiak kartzelara bidali du Javier Samanes Sanz urtarrilaren 8an eskopeta tiroz Dayan Murillo Blasco 22 urteko gaztea hiltzea leporatuta.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakinarazi dutenez, Javier Samanes 30 urteko gizona zenbait orduz galdekatu ondoren hartu du epaileak gertakariagatik atxilotutako pertsona bakarra kartzelara bidaltzeko erabakia.

Epaileak "behin behineko kartzela, fidantzarik gabea" agindu du atxilotuarentzat eta Iruñeko Kartzelara bidali dute.

Ebazpena ez da irmoa eta helegitea aurkez daiteke horren kontra hiru eguneko epean.

Murillo iragan urtarrilaren 8ko goizaldean hil zuten eskopeta tiroz norbaitekin sesioan aritu ostean, lehenengo ikerketen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea