Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Gizon bat larri zauritu da Vianan, gidatzen zuen ibilgailua bidetik aterata

Zauritutako gidaria larri eraman dute Logroñoko ospitalera. Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da gaur goizean Vianan gertatu den trafiko istripuan, gidatzen zuen ibilgailua bidetik aterata.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 07:37an gertatu da NA-134 errepidean.

Ibilgailuaren gidaria larri eraman dute Logroñoko ospitalera.

Foruzaingoa, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira istripuaren tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Trafiko webkamerak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Foruzaingoaren albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa Errepideko istripuen biktimak