Gizartea
Istripupa
53 urteko motorzale bat hil da Usurbilen, ibilgailua bidetik aterata
EITB Media | Agentziak
Motorra bidetik atera da eta errepideko metalezko hesiaren kontra egin du talka, goizaldeko 00:40ean.
-
N-634 errepidea. Argazkia: Ertzaintza
53 urteko motorzale bat zirkulazio istripuan zendu da larunbat honetan, motorra bidetik atera ostean. Ezbeharra N-634 errepidean jazo da, Usurbil parean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbat goizaldeko 00:40 aldera izan da istripua, N-634 errepideko 10. kilometroan. Bertan, BMW R 1200 GS motorra bidetik atera da eta errepideko metalezko hesiaren aurka egin du talka.
Larrialdi zerbitzuak ezbeharra gertatu den tokira bertaratu dira baina ez dute lortu biktima suspertzea. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.