Gizartea -

Lan-istripua, Bizkaian

Langile bat hil da Erandion zortzi metroko altueratik erori ostean

Gizonak 49 urte zituen, eta industria-nabe bateko teilatua konpontzen ari zen xafla batek irrist egin duenean eta lurrera erori da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko gizon bat hil da lan-istripuan Pinturas Juno enpresan, Erandion (Bizkaia), zortzi metroko altueratik erori ostean, Osalanaek eta ELAk gaur jakinarazi dutenez.

ELAk agiri batean azaldu eta ondoren Osalanek baieztatu duenez, istripua atzo gertatu zen. Langilea industria-nabe bateko teilatua konpontzen ari zen xafla batek irrist egin zuenean eta lurrera erori zen.

ELAren hitzetan, lan-istripuaren nondik norakoak berriro errepikatu dira; izan ere, "beste behin, hildakoa azpikontratatua" zegoen. Sindikatuaren arabera, azpikontratazioak "ezegonkortasuna eta segurtasun eza eragiten ditu lanean". EAEn lan-istripua jasotzen den lehen hildakoa da.

Halaber, sindikatuaren esanetan, enpresak ezarritako segurtasun neurriak "ez ziren nahikoak izan istripua saihesteko", eta ondorioz, istripuaren nondik norakoak aztertzeko eskatu diote Osalani.

Enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur lantegiko ateen aurrean, beren gaitzespena adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea