Gizartea -

Omenaldia

Gladys del Estal omendu dute Donostian, haren hilketaren 42. urteurrenean

Poliziaren gehiegikeriaren biktima izan zela aitotzeko eskatu dute Eguzki plataformak eta Gladys Gogoan elkarteak.

Gladys del Estali omenaldia, Donostian. Argazkia: Ander Altuna | EITB Media
Gladys del Estali omenaldia, Donostian
Gladys del Estali omenaldia, Donostian. Argazkia: Ander Altuna | EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Kristina Enea parkean omendu dute gaur Gladys del Estal, urtero legez. Bere hilketaren 42. urteurrenean, eta biktima gisa aitortzeko eskatu dute Eguzki plataformak eta Gladys Gogoan elkarteak.

Guardia Zibilak 1979an hil zuen Gladys del Estal gazte donostiarra, buruan tiroa jota, energia nuklearraren kontrako manifestazio batean, Tuteran. Hala ere, Estalen izena ez dago indarkeria polizialaren biktimen zerrendan.

"Gladys gogoratzen dugu, ez soilik 'gureetako bat' izan zelako, baizik eta egun hartan Gladys Tuterara eraman zuten arrazoiak inoiz baino indartsuagoak direlako gaur egun", salatu dute antolatzaileek komunikatu batean.

'Ez, eskerrikasko! Gladysen leihoa' dokumentalari buruzko elkarrizketa: 'Erresistentzia egiteagatik hil zuten Gladys'
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak