Gizartea -

Lan-gatazka

Hiru matxurek Metroko joan-etorriak zaildu ditu lanuzte egunean

ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek deituta, lanuztea egin dute gaur 05:45 eta 07:45 artean langileen % 90ek. Ohiko zerbitzuaren % 30 eskaini du metroak lanuzteak iraun duen bi orduetan.

Greba batzordeak manifestazio bat egingo du datorren hilaren 19an. Argazkia: EiTB.
Greba batzordeak manifestazio bat egingo du datorren hilaren 19an.
Greba batzordeak manifestazio bat egingo du datorren hilaren 19an. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru matxurek Metro Bilbaoko joan-etorriak zaildu dituzte gaur deitutako beste lanuzte egunean.

Metro Bilbaoko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 7:15ean matxura bat gertatu da tren batean. Trena beste batengatik ordezkatu behar izan dute, eta horretarako, Basauri eta Etxebarri arteko ibilbidea kendu behar izan dute.

Ordu berean beste matxura bat jaso da Arizeko geltokian; arazoak izan dituzte ateak zabaltzeko eta ixteko, baina jarraian konpondu dute.

Azken matxura lanuzteen ostean gertatu da. Basarrate eta Santutxu arteko geltokien artean gertatu da eta tailerrera itzuli behar izan da.

Lanuztea

Metro Bilbaok zerbitzuaren % 30 eskaini du ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek deituta 05:45 eta 07:45 artean egin duten lanuztean. Langile Batzordeak jakinarazi duenez, langileen % 90ek egin du lanuztea.

Metroak jakitera eman duenez, lanuztea amaituta, egun osoko zerbitzua lanegunetan eskaintzen duten ohiko zerbitzuaren parekoa izango da.

Metro Bilbaoko langileek protesta egin zuten iragan asteartean Bizkaiko Aldundiaren parean eta langileen eta zuzendaritzaren ordezkariek bilera egin behar dutela aldarrikatu zuten, "gehiegi luzatzen ari den gatazkaren arrazoiak" aztertzeko. Era berean, "urtarrilean konpontzen ez bada, otsailerako mobilizazio egutegia osatuko dutela jakinarazi zuten atzo.

Manifestazioa

Metro Bilbaoko langileek asanbladak egin dituzte asteazken honetan datorren hilaren 19ko manifestazioa berresteko. Ildo horretan, otsailetik aurrera mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute.

Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan, sindikatuko iturriek esan dute Itziar Garamendi Garraio diputatuarekin bilduko direla. Halaber, Jose Luis Bilbao aldun nagusiarekin biltzeko eta beren aldarrikapenak azaltzeko prest daudela esan dute.

Greba batzordeak elkarretaratzea egingo du datorren asteartean Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzaren aurrean, Bilbon. Bertan, alderdi politiko guztiei bidalitako informazioa emango diote Garamendiri. Orduan, bilerak egiteko aukera aurkeztuko dizkiete.

Datorren astelehenean, 9:30ean Metro Bilbaoko zuzendaritza eta sindikatuak bilduko dira, bi gai nagusi jorratzeko: lan-gatazka, eta soldata izozteko Errege Dekretuaren ezarpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea