Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak martxan jarri du Covid Ziurtagiria, EBn mugikortasuna errazteko

Dokumentuak egiaztatuko du jabeak baimendutako txertoren bat jaso duen, gaixotasuna gainditu duen edo negatibo eman duen probaren batean.

Bidaiariak aireportuan. Argazkia: Efe
Bidaiariak aireportuan. Argazkia: Efe
Nafarroa covid pasaportea probatzen hasi da

1:1

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako herritarrek Covid Ziurtagiri Digitala eskura dezakete jada, hau da, Europar Batasunean mugitzea erraztuko duen dokumentua. Bertan egongo da jasota jabeak baimendutako txertoren bat jaso duen, gaixotasuna gainditu duen edo negatibo eman duen probaren bat egin duen.

Nafarroa da, horrela, aukera hori eskainiko duen Espainiako Estatuko lehenengo erkidegoetako bat. Foru Gobernuak jakinarazi duenez, Covid Ziurtagiri Digitalak, Espainiako Osasun Ministerioarekin eta Europar Batasunarekin elkarlanean egin dutenak, QR kode bat izango du ziurtagiriaren benetakotasuna eta balioa modu seguruan egiaztatuko duena, faltsifikazioak galarazte aldera.

Kodeaz gain, informazioa irakurri egin ahal izango da hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz, eta baita ingelesez ere.

Foru Erkidegoaren kasuan, koronabirusarekin gaixorik daudenek ziurtagiria ezin eskuratu izatea bermatuko dute.

Uztailaren 1erako EBko estatu guztietan ziurtagiria indarrean egotea espero dute, baina litekeena da horren aurretik estatuek sistema martxan jartzea pixkanaka.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Nafarroa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Bidaiak Koronabirusa Osasun larrialdia EBko covid ziurtagiri digitala