Gizartea -
Etxeko indarkeria
Gazte bat atxilotu dute Donostian, gizonezko bikotekidea jotzeagatik
Biktimak zauriak zituen aurpegian, eta, esandakoaren arabera, aurretik ere pairatu ditu bikotekidearen mehatxuak eta erasoak, baina inoiz ez du salaketarik jarri.
Erredakzioa
24 urteko gizonezkoa atxilotu dute Donostian bikotekideari, gizonezko bat hori ere, eraso egitea leporatuta, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera. Biktima osasun-zentro batera eraman behar izan zuten zauriak artatzeko.
Gertaera asteazken arratsaldean jazo zen, Amara auzoko etxebizitza batean. Erasoaren ondoren, biktima kalera atera zen laguntza eske.
Biktimak zauriak zituen aurpegian, eta, esandakoaren arabera, aurretik ere pairatu ditu bikotekidearen mehatxuak eta erasoak, baina inoiz ez du salaketarik jarri.
Ustezko erasotzailea handik gutxira atxilotu zuten inguruetako kaleetan.