Gizartea -

Errekalde

Aske utzi dituzte Bilbon udaltzaingo bi jipoitu dituzten lau akusatuak

Gaizki aparkatutako auto batek agenteen aurkako kolpeekin eta ostikoekin bukatu zuen eztabaida bat eragin zuen. Udalak udaltzainek beren lana egiten jarraituko dutela ohartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardiako epaileak aske utzi ditu atzo goizean Errekaldeko auzoan Bilboko Udaltzaingo bi jipoiti zituzten lau pertsonak. Txarto aparkatutako ibilgailu bati buruzko eztabaida baten ostean gertatu da jipoia.

Ustezko hiru erasotzaileek ostegunean atxilotu zituzten, eta laugarrenak epailearen aurrean aurkeztu du bere burua. Laurak aske gelditu dira, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez.

Agenteetako bat bajan dago zauriak direla eta. Besteak kolpeak eta makardurak ditu, iturri beraren arabera.

Ostegun honetako 09:15etan gertatu zen jazoera, Esperanto eta Anboto kaleen arteko bidegurutzean, Bilboko Errekalde auzoan. Poliziak patruila egiten ari ziren hortik, eta gidari bati autoa gaizki aparkatuta zuela ohartarazi zioten.

Handik gutxira, agenteak berriro igaro ziren eta gidariak autoa mugitu, baina berriro txarto aparkatu zuela jabetu ziren.

Une horretan hasi zen eztabaida, eta lagun talde batek gidariarekin bat polizien aurka egin zuen. Istiluaren erdian, agenteek hainbat kolpe eta ostiko jaso zituzten.

Minutu gutxitan polizia gehiago bertaratu ziren Errekaldera eta JM. C.M. gidaria (29 urte); eta B.C.M. (26 urte) eta P.C.M. (24 urte) haren senitartekoak atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea