Gizartea -

Erlijioa

Konstituzionalak arrazoia eman dio Elizak kaleratutako irakasle bati

Resurreccion Galera erlijio irakaslea da eta dibortziatuta zegoen gizonezko batekin ezkontzeagatik kaleratu zuten. 10 urtez auzitegiz auzitegi ibili ondoren, Konstituzionalak arrazoia eman dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Resurrección Galera erlijio irakasleak azkenean bere aldeko ebazpena jaso du dibortziatutako gizonezko batekin ezkontzeagatik kaleratu zutelako hamar urtez epaitegiz epaitegi ibili ondoren. Prisa taldeko hedabideek jakitera eman dutenez, Auzitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio eta orain Elizak eta Hezkuntza Ministerioak berriro kontratatu beharko dute.

Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak 2002an eman zuen ebazpena ere bertan behera geratuko da, gotzainei arrazoia ematen baitzion.

Gainera, Resurreccion Galerak kaleratu zutenetik zor zaizkion soldata guztiak jasoko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea