Gizartea -
Nafarroan
Mendizale bat hil da Hiru Erregeen Mahaian amilduta
Mendizaleak 38 urte zituen eta argitu gabe dauden arrazoiengatik amildu egin da.
Erredakzioa
38 urteko mendizale bat hil da Hiru Erregeen Mahaian (Nafarroa) amilduta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 16;47an gertatu da bikote bat Hiru Erregeen Mailara igotzen ari zenean Belaguako bidetik. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik mendizale horietako bat amildu egin da.
Bere lagunak larrialdiko zerbitzuei dei egin die, eta istripua izan duen lagunari deika egon arren telefonoa ez zuela hartzen esan die. Nafarroako Gobernuko helikoptero batek gorpua erreskatatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea