Gizartea -
Autopsiaren emaitzak
Granadan hilda aurkitu zuten emakumea arrazoi naturalengatik hil zen
Emakumearen bikotekidea, hasieran atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten gizona, ahalik eta lasterren aske utziko dute, autopsiaren datuak jakinarazi ondoren.
EITB Media | Agentziak
Motrilen (Granada) igande goizaldean bere etxean hilda aurkitu zuten 56 urteko emakumeari egindako autopsiak baieztatu duenez, arrazoi naturalengatik hil zen, eta ez du kriminalitate zantzurik, polizia iturriek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez.
Emakumearen bikotekidea, hasieran atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten gizona, ahalik eta lasterren aske utziko dute, autopsiaren datuak jakinarazi ondoren, Polizia Nazionalaren arabera.
Autopsiaren emaitza jakin arte, Polizia Nazionalak ez du hipotesirik baztertu.
Gertakaria hildakoaren etxean izan zen, Motrilen, eta agenteak bertara joan ziren, gertakariaren berri ematen zuen telefono-dei bat jaso ostean.
Emakumearen gorpua sofan etzanda aurkitu zuten, baita odol arrasto batzuk ere, eta ondorioz, protokolo judiziala aktibatu zuten.