Gizartea -
80 urtekoa
Onik aurkitu dute Barañainen desagertutako adinekoa
80 urteko gizonezkoa San Cristobal mendian aurkitu du bikote batek eta egoera onean badago ere, ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Barañainen larunbat honetatik desagertuta zegoen 80 urteko gizonezkoa onik aurkitu du bikote batek San Cristobal mendian. Egoera onean dagoen arren, Nafarroako Ospitalera eraman dute, azterketa mediko bat egin diezaioten.
Larunbat honetatik Barañainen desagertuta dagoen 80 urteko gizonezkoa bilatzeko lanak martxan jarri ditu Nafarroako Larrialdietarako Agentziak. Senitartekoek gizona ikusi zuten azken aldia larunbat arratsalde honetan izan zen, mezara joateko etxetik irten zenean.
20:00ak aldera, adinekoa etxera itzultzen ez zela ikusita, haren semea bere bila atera zen baina ez zuen aurkitu eta hori dela eta, salaketa aurkeztu zuen Udaltzaingoaren egoitzan. Antza, adinekoak osasun arazoak ditu baina ez du inoiz etxetik alde egin. Gizonezkoa ikusia izan zen azken lekua Barañaingo lakuaren zonaldean izan da.
Gaua bitartean Polizia Forala, Guardia Zibila, Gurutze Gorriko eta DYAko boluntarioak eta Cordovillako suhiltzaile talde bat aritu dira Barañaingo alde zaharrean, landetan eta ibaiaren inguruan adinekoa bilatzen.