Gizartea -
koronabirusa
50 urtetik gorako EAEko herritarren % 63,7 immunizatuta daude jada
Osasun Sailaren txertaketa-buletinaren arabera, Euskadin 1.726.918 txerto eman dira, jasotako txertoen % 92,7. Herritarren % 39,2k osatu dute txertaketa-pauta.
eitb media
EAEko 50 urtetik gorako herritarren % 63,7k covid-19aren aurkako immunitatea dute dagoeneko, txertaketa-pauta bete dutelako jada.
Osasun Sailaren txertaketa-buletinaren arabera, Euskadin 1.726.918 txerto eman dira, jasotako txertoen % 92,7.
Gutxienez dosi bat jaso dute EAEko 1.085.721 lagunek, 16 urtetik gorako herritarren % 58,3k, beraz. Bestetik, 729.095 pertsonek, herritarren ia % 40k, zehazki, % 39,2k pauta osatu dute dagoeneko.
Hurrengo grafikoetan, 2020ko abenduaren 27an hasi zenetik, covid-19aren txertaketa-kanpainari buruzko datu guztiak kontsultatu ahal izango dituzu.