Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat hil da monasterio baten balkoitik behera erorita, Ziortza-Bolibarren

Zenarruza zentro erlijiosoan lapurretan egiten saiatzen ari zenean harrapatu zuten, eta ihes egiten ari zela erori zen. Hiru egunez ospitalean egon ostean, hil egin da.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da Zenarruza monasterioko balkoitik behera erorita, Ziortza-Bolibarren (Bizkaia). Lapurretan egiten saiatzen ari zen erori zenean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Aipatu iturrien arabera, ekainaren 7an bi gizonezko monasterioan sartu ziren lapurretan egiteko asmoz, baina norbaitek harrapatu egin zituen, eta ihes egiten saiatu zirenean, horietako bat balkoitik behera erori zen. Hiru egun ospitalean igaro ostean, hil egin zen.

Besteak ihes egitea lortu zuen eta ez dute aurkitu, baina Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Markina-Xemein Ebasketak albisteak Lea-Artibai gaur