Gizartea -

KORONABIRUSA

46 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperako gorakadaren ostean

Positibotasun tasa % 3,2koa da.Iruñea hiriburuko Ermitagaña auzoan zenbatu dituzte kasu gehien, bost.

Jendea maskara jantzita kalean. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea maskara jantzita kalean
Jendea maskara jantzita kalean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneko positiboen kopuruak behera egin du azken orduetan Nafarroan (46), Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Aurreko egunean kutsatzeak 50etik gora kokatu ondoren, berriro ere langa horretatik jaitsi dira.

Atzokoan 1.449 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 448 gutxiago) eta horietatik % 3,2 positibo izan ziren. Hala, behera egin du positibotasun tasak (% 3,4an zegoen).

Osasunbideak Iruñea hiriburuko Ermitagaña auzoan zenbatu ditu kasu gehien, bost. Ondoren, Irurita udalerria ageri da, hirurekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua