Gizartea -

Lan istripua

Langile bat hil da pieza batek jota, Oñatin

Joan den urtarrilaren 9an jazo zen lan istripua, 58 urteko langileak koman egin zituen egun batzuk, baina asteburuan hil egin da.

Istripua izan den lantegiaren irudi bat. EITB
Istripua izan den lantegiaren irudi bat. EITB
Istripua izan den lantegiaren irudi bat. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko langilea hil da Oñatiko metalurgia enpresan izandako lan ezbeharraren ondorioz. Istripua urtarrilaren 9an jazo zen, makina baten pieza erori eta kolpe gogorra jasan zuen gizonak.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Altuna Hnos lantegian jazo zen istripua. Langilea asteburuan hil da, egun batzuk koman egin eta gero.

Hildako langileari eta senideei elkartasuna adierazteko lanuztea egin dute gaur Oñatiko enpresako langileek. 

Sindikatuak emandako datuen arabera, dagoeneko bi dira aurten EAEn lan ezbeharrean hildakoak.

Enpresei "benetazko prebentzio planak" ezartzeko eskatu die ELAk, lan ezbeharrekin amaitu ahal izateko. Horrez gain, Osalani "enpresen araudia begiztatzeko" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea