Gizartea -
Ezbeharra mendian
Donostiako eskalatzaile bat hil da Pirinio frantziarretan
Hildakoa Manuel de la Hoz da. Haren lagun bat, Raul Osa, larri zauritu da.
Erredakzioa
Eskalatzaile donostiar bat hil da eta beste bat larri zauritu igande honetan Pirinio frantziarretan, izotzezko horma batetik erorita.
Hildakoa Manuel de la Hoz da, eta zauritutakoa Raul Osa, biak 42 urtekoak.
Ezbeharra igande arratsaldean jazo zen, Crabere mendian. Osa konorte barik izan zen hainbat orduz, eta 23:00etan bere onera etorri zenean, larrialdi zerbitzuetara deitu zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea