Gizartea -

Istripu larria

Kamioi gidari bat hil da Iruñean aparkatuta zeuden sei auto jo ostean

Gertakaria Los Castaños de Villafranca Etorbidean izan da, eta kamioi gidaria unean bertan hil da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi gidari bat hil da astelehen honetan Los Castaños de Villafranca Etorbidean, Iruñean, bere ibilgailuak aparkatuta zeuden sei autoren aurka danba egin ostean.

Istripua astelehenean 15:17ak aldera gertatu da, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Lizarrako eta Iruñeako Foruzaingoko agenteak bertaratu dira lekura, eta kamioi gidariaren heriotza judiziala dekretatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Iruñeko albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errepideko istripuetan zauritutakoak