Gizartea -
Ia istripua bat eragin zuen
Gidatzen zuen bitartean marihuana erretzeagatik atxilotuta, Oñatin
Atxilotuak ia-ia aurreko ibilgailuaren aurka talka egin zuen eta bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote.
Erredakzioa
Ertzaintzak gidari bat atxilotu zuen atzo Oñatin (Gipuzkoa), ustez marihuana erretzen zihoalako ibilgailua gidatzen ari zen bitartean, herrizaingo sailak esan duenez.
Arratsaldeko 7ak aldera gertatu zen, GI-2630 errepidean, Oñati parean, Ertzaintzak ibilgailu bat era irregularrean gidatzen ari zela ikusi zuenean. Aurreko ibilgailuarekin gainera, ez zuen segurtasun tartea mantentzen. Biribilgune batera iristerakoan, aurreko autoaren aurka talka egin zuen ia eta gurpilak blokeatu zitzaizkion balaztatzearen indarraren ondorioz.
Ertzaintzak autoa gelditu zuen eta barnean ke asko zegoela ikusi zuten, gainera marihuana usaina antzeman zuten. Porrua hautsontzian ezkutatzen saiatu zen baina ertzainek ikusi eta ondoren, atxilotu egin zuten. Autoan marihuana kukuluak aurkitu zituzten eta bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote.