Gizartea -

AUTOBUS ZERBITZUA

Ostiralean abiatuko dira berriro Dbusen gautxoriak

Gautxoriak edo gaueko autobusak ostiralean, larunbatetan eta jaiegun bezperan egongo dira. Boulevardetik irtengo dira eta 03:00ak arte egongo dira martxan.

Dbuseko autobus bat Donostiako kaleetan zehar. Artxiboko irudia: EITB Media
Dbuseko autobus bat Donostiako kaleetan zehar.
Dbuseko autobus bat Donostiako kaleetan zehar. Artxiboko irudia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 25ean, ostiralean, abiatuko da berriro Dbusen gautxori zerbitzua. Eskariaren araberako geldialdi-sistemak bere horretan jarraituko du aurten ibilbidearen zati jakin batzuetan.

Gautxori edo gaueko autobusak ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan ibiliko dira. Boulevardetik irtengo dira eta 03:00ak arte egongo dira martxan.

Bestalde, ekainaren 23an, asteazkenean, San Joan bezperan, Dbusen udako zerbitzuak hasiko dira, eta abuztuaren 31ra arte eskainiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostiako azken albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Garraio publikoa gaur Dbus