Gizartea -
Almerian
Bi gizon atxilotu dituzte tiroketa batean haur bat zauritu zutelakoan
Neskatoak tiroa jaso zuen hankan eta ospitalean ebakuntza egin ondoren Zainketa Berezien Unitatean egon zen, baina dagoeneko arriskutik kanpo dago.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu atzo goizean Almerian izan zen tiroketarekin zerikusia dutelakoan. Tiroketa horretan 7 bat urteko haurrak tiroa jaso zuen eskuin hankan, baina arriskutik kanpo dago.
Espainiako Gobernuaren Almeriako Azpiordezkaritzak jakinarazi duenez, 07:30ean izan zen tiroketa. Auto bateko bidaiariek beste auto bati egin zioten tiro eta neskatoa zauritu zuten.
Haurrak tiroa jaso zuen eskuin hankan eta Almeriako Torrecardenas ospitalera eraman zuten, eta bertan ebakuntza egin zioten. Ondorioz, Zainketa Berezien Unitatean sartu zuten, baina dagoeneko arriskutik kanpo dago.
Haurtxoa eta familia, magrebtarrak denak, Almeriara iritsi berriak ziren eta Bartzelonara bidean zihoazen.
Espainiako Poliziak irekita du gertatutakoaren inguruko ikerketa eta bi lagun atxilotu ditu. Horrez gain, biktimaren autoa atzeman du arrasto gehiago bilatzeko asmoz.