Gizartea -

Txertaketa kanpaina

Sanchezek iragarri du Espainiak sei milioi txerto jasoko dituela datorren astean

Txertoen "errekor" horrek txertaketa erritmoa bizkortuko duela ziurtatu du gobernuburuak, eta dagoeneko herritarren % 32,9k bi dosiak jaso dutela gogorarazi du.

Pedro Sanchez. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostiral honetan iragarri duenez, Espainiak mugarri berri bat ezarriko du datorren astean koronabirusaren aurkako txertoei dagokienez, sei milioi dosi baino gehiago iritsiko baitira Espainiar Estatura.

Europako Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan aurreratu du Sanchezek zifra hori. Gainera, aste baten buruan jartzen diren dosien errekorra ere suposatuko duela.

Exekutiboko buruak azaldu duenez, azken hiruhilekoan Espainiara astero iritsi diren txertoen gehienezko kopuruak milioi eta erdi ingurukoak izan dira.

Datorren asteko iritsienarekin, txertaketa erritmoa bizkortu egingo dela ziurtatu du, eta horrek udan biztanleen % 70 gutxienez immunizatuta egoteko helburura iristeko bidea erraztuko duela azaldu du.

Gogorarazi duenez, orain arte 15,6 milioi pertsonak baino gehiagok jaso dituzte txertoaren bi dosiak, hau da, herritarren % 32,9k, eta % 50,7k (24 milioi espainiarrek) gutxienez dosi bat jaso du.

Ehuneko goranzko bideari eusten diete, ostegun honetan txertaketa-errekor berri bat izan ostean, 733.000 dosi baino gehiago eman baitira egun bakar batean.

Larunbat honetatik aurrera, ekainaren 26tik aurrera, aire libreko maskaren derrigortasuna bertan behera uzteko Gobernuak hartutako erabakiari buruz ere hitz egin du Sanchezek, eta, hala ere, "zaintza ez jaistea" eta zuhurtziaz jokatzea eskatu du.

Uztailaren 1etik aurrera covid ziurtagiri digitala martxan jartzeak Europako mugikortasunerako izango duen garrantzia azpimarratu ondoren, pozik agertu da Sanchez Europar Batasunak baliabide gutxiago dituzten herrialdeei txertoak emateko erakusten ari den elkartasunagatik.

Halaber, epe ertainera pandemien nazioarteko itun bat onartzeko proposamena babestu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Txertoak COVID kasuak Maskarak gaur