Gizartea -

GERTAKARIA

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Donostian, indarkeria zantzuekin

Altza auzoko Lauaizeta kalean aurkitu dute gorpua, 01:30 inguruan. Oraingoz, pertsona bat atxilotu dute, gertakariarekin lotura izan dezakeelakoan.

Gorpua agertu den ingurua, Donostiako Altza auzoan. Argazkia: EFE.
Gorpua agertu den ingurua, Donostiako Altza auzoan. Argazkia: EFE.
Gorpua agertu den ingurua, Donostiako Altza auzoan. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute, gaur goizaldean, Donostian, indarkeria zantzuekin. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Altza auzoko Lauaizeta kalean aurkitu dute gorpua, lurrean.

01:30 inguruan jaso dute larrialdietarako zerbitzuek abisua, eta handik gutxira, Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du, gertatutakoarekin zerikusia izan dezakeelakoan. Inguruan aparkatuta zegoen autokarabana baten barruan zegoen.

Zabaldutako informazioaren arabera, biktimak eta atxilotuak elkar ezagutzen zuten.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak