Gizartea -

Etxeko indarkeria

Gizonezko batek 11 urteko semea jipoitu du, 20 minutu berandutzeagatik

Umeari hainbat kolpe jaso zituen eta lurrera erori zenean zenbait ostikada eman zizkion. Bikotekide ohiaren etxera joan zen semearen bila, eta 20 minutu berandutu zenez, aita haserretu egin zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabriako Lurralde Auzitegiak zortzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizonezko bati semeari tratu txarrak ematea leporatuta. 20 minutu berandu iritsi zelako, gizonezkoak 11 urteko semea jipoitu zuen. Gertakariak 2010eko uztailean jazo ziren.

Gurasoak bananduta daude eta asteburu hartan aitarekin egon behar zen adingabea. Bikotekide ohiaren etxera haren bila joan zen, baina semea "15-20 minutu" beranduago agertu zen. Aita haserretu egin zen, errieta egin zion eta jarrera bortitza erakutsi zuen: hainbat kolpe eman zizkion eta umea lurrera erori zenean ostikadaka hasi zen.

Gauzak horrela, mutikoak sorbaldan, besoetan, ipurmasailean eta ezkerreko hankan zauriak izan zituen eta 15 egun behar izan zituen erabat sendatzeko.

Aitaren defentsak helegitea aurkeztu zuen umeari bi ipurdiko eman zizkiola esanez, baina ostikadarik eman ez ziola nabarmenduta. Alabaina, adingabeak zituen zauriak aintzat hartuta, aitak gehiegikeriaz jokatu zuela frogatuta geratu zela ebatzi zuen Auzitegiak.

"Bortizkeria heldu zion ezkerreko besotik eta ipurmasailean bi kolpe gogor eman zizkion, eta hori nahikoa da ezarritako zigorra berresteko", dio epaiak.

Gainera, hankan zeukan zauria ikusita, lurrean zegoela ostikadak ere eman zizkiola frogatutzat eman du epai-mahaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea