Gizartea -

Itxaronzerrendak

Osakidetzak probak eta ebakuntzak 30 egunetan egitea bermatuko du

Bermea kardiologiarekin eta onkologiarekin zerikusia duten gaixotasunetan bakarrik aplikatuko da. Epea gaindituz gero, pazienteak klinika pribatu batera joatea exijitu ahal izango du.

2011n, batezbesteko itxaronaldia 51 egunekoa izan da, 2010ean baino 3 egun gehiago. Argazkia:Artxibo
Osakidetzak dekretuz murriztu nahi ditu itxaron zerrendak

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak bermeen dekretu bat abian jarriko du maiatzean, ostegun honetan aditzera emandakoaren arabera. Dekretu horren eraginez, 30 eguneko gehienezko epea ezarriko dute kardiologia eta onkologiarekin zerikusia duten kontsultak, probak eta kirurgiak egiteko orduan, eta hori, pazienteen eskubide indibiduala izango da.

Julian Perez Osakidetzako zuzendari nagusiak, Eduardo garate Osasun Asistentziakoak eta Enrique Barez Arabako Unibertsitate-Ospitalekoak prentsaurrekoa eman dute Gasteizen, Osakidetzako jardunaren balantzea egin eta itxaronzerrenden inguruko informazioa emateko.

Garatek emandako datuen arabera, 2011n 9,8 miliioi euro erabili zituzten pazienteak ospitale pribatuetara pasatu eta itxaronzerrendak murrizteko, aurreko urtean baino 4,2 milioi euro gutxiago. "Sektore pribatua gutxiago erabili dugu eta baliabide publikoei etekin handiagoa atera diegu", azpimarratu du.

Garateren esanetan, 2011n 51 eguneko batezbesteko itxaronaldia izan da kirurgia egiteko, iaz baino hiru egun gehiago, baina Espainiako batezbesteko 71 egunetatik urrun.

2011ko balantzea

Osakidetzako zuzendari nagusiak adierazi duenez, aurtengoa urte "zailagoa" izango da. 2011n 1.794.338 artatu zituzten. Familia-medikuek 9,1 milioi kontsulta egin zituzten, pediatrek 1,6 milioi eta erizaintzak 3,9 milioi.

Osakidetzako ospitalei dagokienez, 130.111 ebakuntza egin ziren, 9.000 hilabetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea