Gizartea -
Hezkuntza EAEn
Sestao, Hernani eta Errenteria, eskola-porrot gehien dutenen artean
María Luisa Gurrutxaga Euskadiko Eskola Kontseiluko presidenteak Hezkuntza Euskadin 2008-10 txostena aurkeztu du gaur Bilbon.
Erredakzioa
Errekalde, Ibaiondo, Basurtu-Zorrotza eta Txurdinaga-Otxarkoaga Bilboko auzoak, Sestao, Erandio eta Ermua Bizkaian; Donostiako ekialdea, Andoain, Errenteria eta Hernani Gipuzkoan; eta Gasteizko iparraldea zein Arabako ekialdeko landatar herriak dira eskola-porrot gehien izateko arrisku handiena duten biztanle guneak.
Ondorio horretara heldu da María Luisa Gurrutxaga Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea gaur Bilbon egin den "Hezkuntza Euskadin 2008-10" txostenaren aurkezpenean.
Ondorio horretara heltzeko, autoritateek EAEko ikasleen maila sozial, ekonomiko zein kulturala neurtzen duen ikerketa (ISEC) jarri zuten martxan. Horrez gain, ikasle horien bizilekuen pobrezia edota errenta maila izan dituzte kontuan.
Hori dela eta, ikerketaren emaitzen azterketa egitea eskatu dio Kontseiluak Hezkuntza Sailari, eta, bide batez, ISECen zerrendan adierazle baxuena duten guneetan arreta handiago jartzeko.
Hobetzeko proposamenak
Euskadiko Eskola Kontseiluak profil baxuagoko ikasgaietan eskola arrakasta bermatu beharko luketen errekurtso egokienei eusteko eskatu du.
Helburu hori lortzeko, ikastegietan egiten ari diren murrizketa puntualak hobeto aztertzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari, hauek antolaketan, ikasleen arretan edota ikastetxeetako hobekuntza prozesuetan eragin ditzaketen kalteengatik.