Gizartea -
23 urte
Hil egin da asteazkenean Villabonan trafiko istripua izan zuen gaztea
N-1 errepidean izan zen ezbeharra. Ertzaintza lekuko bila dabil (943 53 91 25 telefonoan).
Erredakzioa
Joan den asteazkenean Villabonako istripuan larri zauritutako 23 urteko gaztea hil egin da, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Andoingoa zen gaztea, eta Donostiako ospitalean zegoen, larri.
Joan den asteazkenean, 11:20ean, Irunerako norazkoan zihoazen bi autok (Renault Clio bat eta Nissan Terrano bat) talka egin zuten N-1 errepidean, Villabona parean.
Ezbeharraren nondik norakoak argitzeko ikerketa ireki du Ertzaintzak, eta lekuko bila dabil. 943 53 91 25 telefonoa jarri dute herritarren eskura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea