Gizartea -
BOEn argitaratuta
Gobernuak indultua eman dio Paul Abasolori, sexu-abusuak egiteagatik
Ministro Bileran onartu zuten aurreko abenduaren 16an, hori dela eta, kalean egongo da.
Erredakzioa
Abenduaren 16ko Ministro Bilerak onartu zuen indultu partziala ematea 2010ean Bizkaiko Lurralde Auzitegiak sexu-abusuak egiteagatik zigortutako Paul Abasolo futbol jokalariari, BOEk gaurko, urtarrilak 20, edizioan argitaratu duenez.
Zehazki, aurreko Gobernuak 2006 eta 2007an sexu-abusuekin lotutako hiru delitu egiteagatik Paul Abasolok jasotako espetxealdiak (hiru urte eta hiru hilabetekoak, guztira), bi urteko kartzelaldi batean batu zituen.
Gobernuaren indultuak, baina, ez ditu aldatu Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hartu zituen beste neurriak; biktimarengandik 500 metro baino gutxiagotara hurbiltzeko debekua eta hauteskundeetan hautagai izateko eskubidea kentzea, zigorrak dirauen bitartean.
Gainera, indultuak baldintza batzuk ditu; gizonak Bizkaiko Lurralde Auzitegiak zehazten duen sexu-hezkuntza jaso behar du eta ezin du beste deliturik egin lau urteko epean.Abasolok Bigarren Mailan jokatzen zuen epaia atera zenean, Real Union taldean.