Gizartea -
Gertaera
Hiru urteko haur bat hil da Madrilen, taberna batean izandako sutean
Tabernaren sotoan zegoen koltxoi batek sua hartu ostean kea arnasteagatik hil da adingabea. Ospitalera eraman dute baina bidean bihotza gelditu zaio eta medikuek ezin izan dute bizitza salbatu.
Erredakzioa
Hiru urteko haur bat hil da ostiral honetan Madrileko Villaverde barrutiko taberna batean izandako sutean kea arnastu ostean, Doce de Octubre ospitaleko bozeramaile batek jakitera eman duenez.
Sutea 18:00etan jazo da La del Manojo de las Rosas kalean kokatutako Rafael tabernaren sotoan zegoen koltxoi batek sua hartu duenean. Polizia ezbeharraren nondik norakoak ikertzen dabil.
Lekuko batzuk jakitera eman dutenez, Errumaniako bikotea tabernaren aurrealdea margotzen zegoen hiru urteko semea harekin ez zegoela ohartu denean. Aita barrura sartu da eta sotoan ke-laino handia zegoela konturatu da. Aita ez da kanpora atera eta hori dela eta, larrialdi zerbitzuak deitu dute.
Aita eta semea konorterik gabe sotoan etzanda aurkitu dituzte. Ospitalera eraman dituzte eta umea, eskuetan eta aurpegian bigarren mailako erredurak zituela, anbulantzian hil da. Medikuek ezin izan dute haurraren bizitza salbatu.
Kea taberna osotik hedatu da baina suhiltzaileek arin amatatu dituzte sugarrak.