Gizartea -
Istripua
Gizon bat hil da Ibarrangelun, 10 metrotik erorita
Istripuak Ibarrangeluko (Bizkaia) Antzora auzoko kalaren inguruan gertatu da, eta Ertzaintza oraindik nondik norakoak argitzen ari da.
EITB MEDIA
Adin handiko gizon bat zendu da astelehen arratsaldeko 16:30ak aldera Ibarrangelun, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gizona Antzora kalaren inguruko arroketara erori da izen bereko Ibarrangeluko auzoan, Bizkaian.
Erreskatea lurrez egiteko zailtasuna medio, Ertzaintzak helikoptero bitartez berreskuratu dute gizonaren gorpua. Hilotza Bermeoko Portura eraman dute, non mediku batek heriotza egiaztatu duen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea