Gizartea -
Gertakizuna
32 urteko gizon bat hil da Galdakaon, lan istripu batean
Ezbeharra astelehen honetan jazo da, langilea zamalanak egiten ari zela.
Erredakzioa
Hogeita hamabi urteko gizonezko bat hil egin da astelehen goizaldean Erletxetako industriagunean, Galdakaon, lan istripuan.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, DYAk 04:00etan inguru izan du gertatutakoaren berri, eta ezin izan du ezer egin haren bizia salbatzeko.
Antza denez, kamioi baten plataformak kolpatu egin du, zamalanak egiten ari zela.
Oraindik ez dakite zerk eragin duen istripua, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea