Gizartea -

Gertakaria

Arma zuriz zauritutako gazte bat ospitaleratu dute Iruñean

Nafarroako Gobernuaren arabera, gertakaria 13:10 aldera izan da, Artxibo Nagusiaren ondoko aparkalekuan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larri zauritutako 22 urteko gazte bat eraman dute anbulantzian Nafarroako Ospitalera, borroka baten ondorioz arma zuriz egindako zauri bat zuela lepoan.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, ezbeharra asteazkenean jazo da, 13:10ean, Iruñeko Artxibo Nagusiaren ondoko aparkalekuan.

Liskarraren ostean, anbulantzia batek Nafarroako Ospitalera eraman du gazte bat, lepoan arma zuriz egindako zauri bat zuela, baita 20 urteko beste bat ere, hainbat ebaki zituela.

Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Iruñeko Udaltzaingoa bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Foru Polizia Iruñeko Udala azken ordukoa