Gizartea -

Drogak, alkohola eta Internet

Nafarroako Unibertsitateak mendekotasunak aztertu ditu bideo batean

Drogen edo Interneten mendekotasunak garunean dituen ondorioez ohartarazten da bideoan. Ikerketaren arabera, neskak drogen eta alkoholaren mendekotasun handiagoa dute eta mutilek Internetekoa.

Mendekotasunak garunean dituen ondorioen inguruko bideoa, Nafarroako Unibertsitatea. Argazkia: EITB
Mendekotasunak garunean dituen ondorioen inguruko bideoa, Nafarroako Unibertsitatea. Argazkia: EITB
Mendekotasunak garunean nola eragiten duen erakusten duen bideoa

08:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Nafarroako Unibertsitateak

"Garunaren sekretuak" izeneko lanaren baitan egin dute bideoa, bertan Neurozientziaren azken aurrerapausoak jasotzen dira eta adkzioak zergatik sortzen diren ere aztertzen da.

Prozesu horretan askatzen den dopaminak eta memoriak paper garrantzitsua dute.

Dopamina emozio positiboen neurotransmisorea da, arriskuaren, abenturaren edota ezezaguna den zerbaiten kurisositateak sortzen duen plazerra dela eta askatzen da. Garunak hori kontrolatu eta oreka mantentzeko mekanismoak ditu, baina drogen menpekotasunak dopaminaren oreka apurtzen dute.

Adikzioa sortzen duten jarrera gehienak nerabezaroan hasten direla adierazi dute ikerketaren arduradunek, sariaren sistema eta oroimen emozionala doitu gabe dauden garaian, alegia. Halaber, "alkoholak eta drogak neskengan ondorio indartsuagoak eta mendekotasun handiagoa eragiten dituzte, mutilak, berriz, errazago erortzen dira Interneteko rol jokuetan", erantsi dute ikerketaren arduradunek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea