Gizartea -
Saria
Iruñeak Magnus Carlseni emango dio "2021eko Atzerritarraren Saria"
Xakelari norvegiarrak Anya Bartels-Suerdmont argazkilari alemaniarraren lekukoa hartuko du. Saria San Fermin jaia handiagoa egiten duten atzerritarren errekonozimendua da.
EITB MEDIA
Magnus Carlsen xakelari norvegiarra eta egungo munduko txapeldunari eman diote "2021eko Atzerritarraren Saria". Sari hori San Fermin jaia handiagoa egiten duten atzerritarrei ematen diete Iruñean.
Txapelketaren antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Carlsenek San Fermin torneoaren azken fasea Ernest Hemingway gelatik jokatuko du, Iruñeko Gran Hotel La Perla hotelean.
Norvegiarrak Anya Bartels-Suerdmondt argazkilari alemaniarraren lekukoa hartuko du Udaletxeko atean, larunbat honetan, uztailaren 10ean, egingo den ekitaldi labur batean. Zeremoniaren aurretik, Javier Habans nafarraren aurka jokatuko du.
Maitena Urmeneta Sanferfood eta Katuki Saguyaki proiektuen zuzendariak emango dio oroigarria Carlseni sari horren 18. urteurrenean.
Besteak beste, Enrique Maya Iruñeko alkatea, Maria Garcia Barberena Kultura zinegotzia eta Chess24ko (El Divis, Pepe Cuenca eta Rey Enigma) ordezkariak izango dira ekitaldian.