Gizartea -
Lapurdi
Baionako taberna batean beltza izateagatik sartzen ez diotela utzi salatu du gizon batek
Adierazi duenez, larunbatean, sartu nahi zuen taberna bateko atezainak ez zion horretarako baimenik eman: "Beltzek arazoak sortzen dituzte, eta jabeak ez du barruan beltzik egotea nahi", esan zion.
EITB MEDIA
23 urteko gizon batek salaketa jarri du Baionan arraza-diskriminazioagatik; izan ere, larunbatean, dioenez, sartu nahi zuen taberna bateko atezainak ez zion bertara sartzen utzi haren azalaren koloreagatik.
Salatzaileak zehaztu duenez, tabernako segurtasun-langileak ez zion sartzeko baimenik eman: "Beltzek arazoak sortzen dituzte, eta jabeak ez du barruan beltzik egotea nahi", esan zion, azaldu duenez.
Hala, gazteak erabaki du salaketa aurkeztea Lapurdiko hiriburuko polizia-etxean, arraza-diskriminazioagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea