Gizartea -
Alacanten
13 urteko neska bat erditu da eta semearen gorpua ezkutatu du
Gertaera Alacanteko Orihuela herrian gertatu da. La Verdad egunkariaren arabera, erditu ostean, 13 urteko gazteak armairu batean gorde zuen jaioberria.
Erredakzioa
Alacanteko Orihuela herriko Argibideetarako hirugarren Epaitegia urtarrila hasieran gertatutako jaioberri baten heriotza ikertzen ari da. Horretarako, Valentziar Komunitateko Justizia Auzitegi Gorenaren arabera, umearen heriotza argituko duen autopsiaren emaitzen zain daude, oraingoz ezin izan zaielako posible izan inor inputatzea.
Gertaera Alacanteko Orihuela herrian gertatu da. La Verdad egunkariak gaur kaleratutako informazioaren arabera, erditu ostean, 13 urteko gazteak armairu batean gorde zuen jaioberria, haren arabera, hilda jaio baitzen. Horren ostean, neskaren lehengusu batek hildako gorpua aurkitu eta Segura ibaiaren ondoan dagoen zelai batera bota zuen.
Autopsiaren zain
Dena dela, erditzearen ondorioz, neskak erietxera joan behar izan zuen, eta bertan konturatu ziren gertatutakoaz. Ikerketa jaioberriaren autopsiaren ondorioak noiz kaleratuko diren zain dago, autopsiak hilik ala bizirik jaio baitzen argitu dezakeelako.