Gizartea -

KORONABIRUSA

532 kasu zenbatu dira Nafarroan azken orduotan, azarotik izan den zifrarik altuena

30.000 lagun bakartuta daude Foru Erkidegoan. Gaur Lesaka eta inguruetako 14 eta 29 urte bitarteko herritarren artean baheketa masiboa egingo dute, inguruan izandako kasuen gorakadaren ondorioz.

Erizain bat herritar bati test-a egiten. Artxiboko irudia.
Erizain bat herritar bati test-a egiten.
Erizain bat herritar bati test-a egiten. Artxiboko irudia.

OLATZ PRAT | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seigarren egunez gora egin dute kasuek Nafarroan. Azken orduotan 532 positibo berri zenbatu dituzte, azarotik ikusi gabeko kopurua. Bezperan baino 48 kasu gehiago dira. Duela 7 egun, positiboak 333 izan ziren, eta duela bi aste, 65.

Nafarroako Gobernuak eskainitako behin behineko datuen arabera, Lesakan 43 positibo hauteman dira (70 guztira, Lesakako osasun eremuan).  Hain zuzen ere, Nafarroako Osasun Departamentuak baheketa masiboa egingo du gaur Lesakan, kutsatze kopuruak gora egin duelako Bortzirietan. 14 eta 29 urte bitartekoak gaur Lesakako udal pilotalekura joatera deituta daude.

Gainera, 18 positibo izan dira Tuteran, 17 Burlatan, Corellan eta Zizur Nagusian, 16 Beran, 14 Antsoainen eta Barañainen, 13 Igantzin eta 12 Cintruenigon.

Iruñean, 152 kasu izan dira guztira, gehien Arrotxapean (24), Mendillorri (18), Alde Zaharra (17), II Zabalgunea (16) eta San Juan (15) auzoetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri Aranatz Albisteak Osasun albisteak Lizarra Altsasu Corella Azkoien Barañain Cintruénigo Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea