Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat zauritu da Donostian, soldatze lanetan ari zenean
Antza denez, soldatzailearen tutuak su hartu du eta langileak erredurak jaso ditu gorputzeko atal ezberdinetan.
Erredakzioa
Donostiako hormigoi enpresako langile bat zauritu da, soldatze lanetan ari zenean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Lan-istripua 18:00etan gertatu da Donostiako Hipika Bideko 74. zenbakian.
Antza denez, soldatzailearen tutuak su hartu du eta langileak erredurak jaso ditu, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.
Donostiako suhiltzaileak enpresara joan dira sutea amatatzera eta soldatze lanetan erabiltzen diren botilak hozteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea