Gizartea -
Euskal sukaldaritza
'Donostia' izeneko jatetxe berriak Londresen irekiko ditu ateak
Tomasz Baranski, Barrafina jatetxeko sukaldeko arduradun ohiak zuzenduko du jatetxe berri hau eta otsailetik aurrera jarriko da martxan.
Erredakzioa
"Donostia" izeneko jatetxe euskaldun berri batek ateak irekiko ditu Londres erdialdean. Otsailetik aurrera jarriko da martxan eta euskal sukaldearen aitzindari bilakatzea da helburua.
Lan asko egin eta Londresen, W1zonaldean, leku aproposa aurkitu ostean, Baranski abentura honekin ausartu da.
"Pintxoak, txakolina, bakailaoa...zerbitzatzeko ametsetik errealitatera salto egin behar izan dut eta azkenaldian, jatetxe bat irekitzeak suposatzen duen joan-etorriarekin ibil naiz", dio Baranskik jatetxeko webgunean.
Donostia Euskal Herriko turismo jomugarik ospetsuenetako da. Mitxelin izarrak dituzten hainbat jatetxeren hiria eta baita egunero egunero pintxo tradizionalak eskaintzen dituzten tabernena ere.
Tomasz Baranski, Barrafina jatetxeko sukaldeko arduradun ohiak, hainbat urtetan Fino eta Brindisa jatetxeetan jardundakoak, zuzenduko du jatetxe berri honen sukaldea. Donostia jatetxeko chef berria Gipuzkoako hiriburuko jatetxeetan trebatzen ibili da azkenaldian, euskal sukaldaritzan espezializatzeko helburuarekin.
Jatetxeak 40 bezerorentzako lekua du eta Seymour Placeko 10.ean dago, Marylwbone.