Gizartea -

Haserrea Durangon

'Sexu-erasotzaile' bat indultatzea gaitzetsi dute Durangoko feministek

Gizonezko horri ezarritako kartzela-zigorra, hiru urte eta hiru hilabete, "gutxienekoa" izan zela adierazi dute Bilgune Feminista eta Andereak taldeek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko plataforma feministek Paul Abasolo Amantegi sexu-erasoak egiteagatik zigortutako gizonari indultua eman izana gaitzetsi dute, asteazken honetan.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak azken indultua eman zion Abasolori, azken Ministro Kontseiluan. Hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra bi urtera gutxitu zioten. 2006 eta 2007 urteetan Gernikan, hiru gazteri ukituak egiteagatik zigortu zuen Abasolo Bizkaiko Probintziala Auzitegiak.

Gizonezko horri ezarritako kartzela-zigorra, hiru urte eta hiru hilabete, "gutxienekoa" izan zela adierazi dute Bilgune Feminista eta Andereak taldeek ohar baten bidez.

Durangoko Udalari eta Berdintasun Kontseiluari indultua ez onartzea eskatu diete, eta sexu-erasotzaileekin "batere tolerantziarik" ez izatea exijitu diete.

"Emakumeen duintasuna eta segurtasuna gizarte osoaren ardura da eta instituzioak ezin dira axolagabe ageri", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea