Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Fronte batek hotza eta euria ekarriko ditu Euskadira

Fronte batek aldaketa ekarriko du arratsaldean. Datozen egunetan tenperatura jaitsi egingo da eta ostiralean elurraren maila 800 metroan kokatuko da.

Euria eta hotza nagusituko dira datozen egunetan. Argazkia: EITB
Euria eta hotza nagusituko dira datozen egunetan. Argazkia: EITB
Euria eta hotza nagusituko dira datozen egunetan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun arratsaldean fronte hotz bat sartu eta eguraldiak euritara joko du. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, aldaketa nabarienak arratsaldean iritsiko dira, beraz goizean goizeko behe-lainoa altxa ostean ostarte politak ikusiko ditugu; gero, eguerditik aurrera eta mendebaldetik hasita, lainotu eta euri giroa nagusituko da. Fronteak aire hotza ekarriko duenez, egunaren amaieran elur-kota 900-1000 m-ra jaitsiko da.

Ostiralean freskatze aldera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz giro ezegonkorrarekin jarraituko dugunez, zaparradak nonahi botako ditu eta aire hotzaren eraginez, 800 m-tik gora botatzen duena elur tankeran izango da. Gainontzeko orduetan, ia egunaren zatirik handienean, zaparradak kantauri isurialdera soilik mugatu eta gainera aterrune luzeekin tartekatuko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturak behera egingo du, epelenak 10 ºC-koak izango dira kostaldean eta 7 ºC-koak barnealdean. Hodei geruzari esker, gauean ez du horrenbeste hoztuko, hala ere barnealdeko bazter bakan batzutan izotza egingo duenik ezin dugu baztertu, bereziki mendi inguruetan.

Larunbatean giro ezegonkorrak eta hotzak jarraipena izango du. Tenperaturan ez dugu gorabehera handirik espero; hotzenak apur bat jaitsi daitezke, goizaldean ostarteak zabalduko baitira, beraz barnealdean izotza egin dezake eta behe-lainoa ohiko puntutan sortuko da. Hodeitza aldakorra izango dugu, ostarteak zabalduko diren arren, itsasaldetik lainotzarrak sartu eta zaparradak botako ditu, aukera handiagorekin ipar partean eta egunaren bigarren zatian. Elur-kota 800 m-ren bueltan egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea