Gizartea -

Espainiako datuak

Emakumeen kontrako indarkeria kasu gehiago izaten da herri txikietan

15 urtetik gorako 5.500 emakume baino gutxiago bizi diren herrietan gertatu dira azkenaldian indarkeria matxistaren kasu gehien.

Terrassan gertatu da azken hilketa matxistetako bat. Argazkia: Efe
Terrassan gertatu da azken hilketa matxistetako bat.
Terrassan gertatu da azken hilketa matxistetako bat. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15 urtetik gorako 5.500 emakume baino gutxiago bizi diren herrietan gertatu dira azkenaldian indarkeria matxistaren kasu gehien eta horrek agerian uzten du indarkeria saihesteko prebentzio neurriak herri guztietara zabaldu behar direla, Etxeko eta Genero Indarkeriaren Behatokiak jakitera eman duenez.

2009an hil zituzten 56 emakumeetako herenak 15 urtetik gorako 5.500 emakume baino gutxiago bizi diren herrietan hil zituzten. 2010ean, berriz, lautik bat, eta 2011n % 19,7.

Aurten ere joera mantendu egin da, egun arte gertatu diren sei hilketa matxisten erdiak udalerri txikietan gertatu baitira: L'Ametlla de Merolan (Bartzelona), Santa Coloma de Queralten (Tarragona) eta Nogueronesen (Jaen).

Behatokiaren arabera, datu horiek agerian uzten dute indarkeria saihesteko prebentzio neurriak herri guztietara zabaldu behar direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea