Gizartea -
Proiektu zientifikoa
Bertsolarien burmuina ikertzen ari dira
Bertsoak bat-batean botatzeko bertsolariek duten bizkortasuna ikusita, BCBL zentruak gaitasun kognitiboak dituztelako ote den edo trebetasun linguistikoa entrenatu dutelako ote den ikertu nahi du.
Erredakzioa
Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentrua, Donostian egoitza duena, bertsolari talde batekin proiektu zientifiko batean ari da. Haien bidez hizkuntza gure burmuinean nola funtzionatzen duen ulertzen saiatuko dira.
Bertsolariak "bereziak" dira bertsoak bat-batean botatzeko gai direlako eta trebetasun hau bertsolariek dituzten gaitasun kognitiboak dituztelako den edo trebetasun linguistikoa entrenatu dutelako den jakitea da ikerketa honen helburua.
Manuel Carreiras BCBL zentruko zuzendariak esan du ostegun honetan ikerketa "berezia" dela. Bertsolariak "leiho interesgarri baten moduan" zabaltzen direla adierazi du, informazioa modu ezberdin batean erabiltzen dutelako.
Carreiras prentsaurrekoan aurkeztu du ekimena Miguel Arocena, BCBLko gerentearekin, Kepa Paz-Alonso ikertzailearekin, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsolarien Elkarteko presidentearekin eta Andoni Egaña bertsolariarekin batera.
Ikerketa hiru taldeekin egiten ari dira: bertsolari profesionalak, bertsoak bat-batean botatzen ikasten ari diren pertsonak eta alor honetan esperientziarik ez duten euskaldunak.
2011ko apirilan hasi zen ikerlana eta urtebete barru bukatuko da.