Gizartea -

Genero desberdintasuna

Telelanak etxeko lanetan "genero-desberdintasunak areagotu" zuela ohartarazi du ikerketa batek

Ikerketaren arabera, gizonek lanerako, oro har, prestasun handiagoa erakutsi dute, eta emakumeen artean estresa, autoexijentzia eta erruduntasun-sentimendua areagotu dira.

Emakume bat telelana egiten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Emakume bat telelana egiten.
Emakume bat telelana egiten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneroko Bizitzari buruzko Ikasketa Zentroak eta Bartzelonako Unibertsitatu Autonomoaren Soziologia Sailak elkarlagean egindako ikerketa baten arabera, telelanak etxeko lanetan "genero-desberdintasunak areagotu" zuen konfinamendu garaian.

Behaketaren emaitzek agerian utzi dute lana etxeko lanekin edota haur zein menpeko pertsonen zaintzarekin bateratu behar izan zituzten pertsonen artean "generoak eta lanbide-kategoriak" eragin zuzena izan zutela.

Ikerketak azaltzen duenez, emakumeek euren presentzia bikoiztu egin behar izan zuten, eta gizonek, ostera, lanerako prestasun handiagoa erakutsi zuten.

Azterlanaren arabera, konfinamenduak berekin batera ekarri zuen lanen bolumenaren hazkundea "emakumeen esku geratu zen, eta, aldi berean, etxeko lanen bereizketa areagotu zen. Gizonak, batez ere, janaria prestatzeaz eta erosteaz arduratu ziren".

Emakumeek ardura gehiago hartu dituzte beren gain, ikerketan zehaztu dutenez. Zentzu horretan, ondoez handiagoa pairatu zutela adierazi dute, lanaldi amaigabeak, estresaren gorakada, autoexijentzia eta erruduntasun-sentimendua, besteak beste.

Sara Moreno ikerketaren arduradunak ohartarazi duenez, telelana "emakumeen kontziliaziorako irtenbide faltsua izan daiteke, gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko aukera galduz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Feminismoa gaur Telelana