Itxi

2021/07/23

16:14

Gizartea

Bizkaia

Hondoratu egin da Armintza parean su hartutako arrantza-ontzia

Agentziak | EITB Media

Armintzako kostaldean (Bizkaia) su hartu zuen bart Santoñako (Kantabria) arrantza-ontziak, eta azkenean hondoratu egin da, sua itzaltzeko lanak egin dituzten arren. Eskifaiako 11 kideak onik atera dituzte.

  • Arrantza-ontziak su hartu du bart.

    Arrantza-ontziak su hartu du bart. Argazkia: @salvamentogob

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bart goizaldean Armintzako (Bizkaia) kostaldean erre den Santoñako arrantza-ontzia hondoratu egin da, azkenean, sua itzaltzeko egindako lanen ostean, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen azpiordezkaritzak jakitera eman duenez.

Goizaldeko ordu bata inguruan sute bat piztu da 'Siempre al Alba' arrantza-ontzian. 27 metroko luzerako ontzia, Armintzatik sei miliara ari zen arrantzan.

Inguruan zebilen 'Terreño Berria 'arrantza-ontziak onik atera ditu ontziko hamaika tripulatzaileak. Bilboko Itsas Kapitaintzak zuzendu du sutea itzaltzeko eta arrantza-ontzia erreskatatzeko operazioa, Bilboko Itsas Salbamenduko Zentroak (Sasemar) koordinatuta. Bertan izan dira 'Maria de Maeztu' itsas salbamenduko atoiontzia eta, azken orduetan, 'Ibaizabal Seis' Bilboko Portuko atoiontziak ere, 'Salvamar Alcyone' eta 'Salvamar Monte Gorbea' ontzien laguntzarekin.

Sutea itzali eta ontzia salbatzeko lanak egin dituzte gau osoan eta ostiral goizean. Baina, arrantza-ontzia Villano lurmuturretik 10 milia iparraldera hondoratu da, azkenean, 500 milia baino gehiagoko sakonera duen eremu batean.

"Bilboko Itsas Kapitaintzak eta Sasemarrek lan handia egin dute, eta une oro lehentasuna eman diote operazioak pertsonentzako edozein arrisku edo zonaldeko nabigazioa saihesteari", eskertu du Vicente Reyes Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkariordeak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;