Gizartea -

Murrizketak

Nafarroako zein udalerritan ezarriko da etxeratze-agindua?

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren arabera, larunbateko 00:00etatik aurrera etxeratze agindua ezarriko da Nafarroako 135 udalerritan.

Iruñea. Argazkia: EFE.
Iruñea. Argazkia: EFE.
Iruñea. Argazkia: EFE.

M.E. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxeratzeko agindua abuztuaren 5era luzatzeko baimena eman dio Nafarroako Auzitegi Nagusiaren administrazio-auzietarako aretoak Foru Gobernuari.

Neurriak covid-19aren ondorioz muturreko arriskuan dauden 135 udalerriei eragiten die asteburuetan, jaiegunetan eta tokiko festetan (bezperak barne). Hala, udalerri horietako bizilagunek ezingo dute kalera atera 01:00ak et 06:00ak bitartean.

Gainera, gaur indarrean dauden gainerako neurri murriztaileak irailaren 2ra arte luzatzeko baimena eman du aretoak, hala nola, kanpoaldean 10 pertsona baino gehiago biltzeko debekua Nafarroa osoan.

Azkenik, kalejirak, herri bazkariak eta zezen-festak bertan behera jarraitzea babestu dute epaileek.

Etxeratze-aginduak udalerri honako udalerriei eragingo die:

-       Abartzuza

-       Alberin

-       Adios

-       Allin

-       Allo

-       Altsasu

-       Antzin

-       Andosilla

-       Antsoain

-       Agoitz

-       Arakil

-       Aranguren

-       Arano

-       Arantza

-       Artzibar

-       Areso

-       Arroitz

-       Artaxoa

-       Atetz

-       Auritz

-       Aiegi

-       Azagra

-       Azuelo

-       Barañain

-       Barasoain

-       Basaburua

-       Baztan

-       Labaien

-       Bera

-       Berbintzana

-       Beriain

-       Berriobeiti

-       Berriozar

-       Bertizarana

-       Bidaurreta

-       Buñuel

-       Burlata

-       Cadreita

-       Caparroso

-       Carcar

-       Zarrakaztelu 

-       Cascante

-       Kaseda

-       Castejon

-       Oltza zendea 

-       Citruenigo

-       Ziraulki

-       Zizur

-       Corella

-       Cortes

-       Donamaria

-       Doneztebe

-       Elgorriaga

-       Eneritz

-       Eratsun

-       Erroibar

-       Eslaba

-       Lizarra

-       Esteribar

-       Etxalar

-       Etxauri

-       Ezkabarte

-       Faltzes

-       Galar

-       Galipentzu

-       Goizueta

-       Uharte

-       Ituren

-       Itza

-       Txulapain

-       Lakuntza

-       Lantz

-       Leitza

-       Lekunberri

-       Lerin

-       Lesaka

-       Ledea

-       Lodosa

-       Longida

-       Los Arcos

-       Irunberri

-       Mañeru

-       Martzilla

-       Mendabia

-       Mendigorria

-       Milagro

-       Miranda Arga

-       Mues

-       Murillo el Cuende

-       Muruzabal

-       Nabaskoze

-       Noain

-       Otsagabia

-       Odieta

-       Oiz

-       Orkoien

-       Oteitza

-       Iruña

-       Azkoien

-       Gares

-       Ribaforada

-       Erromantzatua

-       Erronkari

-       Saldias

-       San Adrian

-       Zangoza

-       Sunbilla

-       Tafalla

-       Tutera

-       Uharte Arakil

-       Ultzama

-       Untzitibar 

-       Urdazubi

-       Urraulbeiti 

-       Urrotz

-       Uterga

-       Eguesibar

-       Ollaran

-       Deierri

-       Valtierra

-       Viana

-       Villamayor de Monjardin

-       Villatuerta

-       Atarrabia

-       Zizur Nagusia

-       Zubieta

-       Zugarramurdi

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak azken ordukoa Covid birusaren olatu berria Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiketak